Erreka gara

Mondragon Taldeko partaide izanik, Erreka S.Coop 1961ean sortutako konpainia kooperatiboa da, eta ekintzaile, enpresa eta industria gisa ibilbide luzea egina du.

Talde eta enpresa handi baten sendotasuna du eta sendotasun hori da enpresa gisa duen abalik hoberena, gure sabaiko garabien diseinurako, produkziorako eta instalaziorako.

Errekako kideek balio zerrenda bat aukeratu dute, eta balio horiek barruan zein hornitzaile, bezero eta beste erakunde batzuekin aplikatzen dira.

Konpromisoa

Nik hobetzeko arloak identifikatzen ditut eta nire esku dauden soluzioak proposatzen ditut

Helburuetara orientatuta

Hitz ematen dut bide guztiak erabiliko ditudala gure helburuak betetzeko

Bezeroarengana orientatuta

Hitz ematen dut bezeroaren eskakizunak hobetzeko aukera bihurtuko ditudala

Aldatzeko borondatea

Hitz ematen dut nire lana eta nire ingurunea hobetzeko beharrezkoak diren aldaketak egingo ditudala

Konfiantza

Modu irekian eta errespetuz tratatuko dut jendea

Lankidetza eta talde lana

Hitz ematen dut arloen arteko lankidetza bultzatuko dudala

somos erreka
Humanity at work Mondragon

Mondragon Korporazioko partaide gara

1000 kooperatiba autonomo eta independente baino gehiagok osatuta dago; horrek egiten du lehen enpresa taldea izatea Euskal Herrian eta hamargarrena Espainian.