• Home
  • Zergatik ERREKA garabi bat

Zergatik ERREKA garabi bat

Produktu bikaina delako, eta 50 urtetik gorako enpresa batek, kaudimen tekniko eta logistikoa duenak eta Espainian 9 egoitza baino gehiago dituenak, egindakoa delako. Dudarik gabe, aukerarik sendoena da pertsona askorentzako funtsezkoa den produktu baterako.

ZER DA SABAIKO GARABI BAT ETA ZERGATIK ERABILI?

Sabaiko garabi bat da sabaira sendo finkatutako errail batek eta errail horretatik dabilen eta arnes bat duen pertsona bat jaso dezakeen operadore batek osatutako sistema bat, zeinaren bitartez pertsona bat puntu batetik beste batera esfortzurik egin gabe eraman baitaiteke.

01.

Segurua

Sabaiko garabiak sistema segurua, erosoa eta iraunkorra da, bai laguntza jasotzen dutenentzat bai laguntza ematen dutenentzat; beraz, ezinezkoa da edozein lesio mota izatea.

02.

Diskretua

Sabaiko garabiek ia ez dute lekurik behar gordetzeko. Lurreko garabi batek ia gela osoa hartzen du, bain sabaiko batek, berriz, ez du lekurik hartzen eta beti dago eskura.

03.

Eraginkorra

Beste sistema batzuen aldean, esaterako, lurreko garabien aldean, sabaiko garabiek azkarrago, eraginkorrago eta errazago egiten dute pertsona bat transferitzeko jarduera.

04.

Autonomoa

Sabaiko garabiekin pertsona batzuek beren kabuz egin dezakete transferentzia, eta hirugarren pertsonen laguntzarik behar izan gabe moldatu daitezke.

05.

Egokikorra

Transferentzia egiteko modu eta estilo ugari aukeran eskaintzeaz gain, sabaiko garabiak jasoera mota eta altuera desberdinetara egokitzen dira eta, beraz, edozein helburutarako dira egokiak.

06.

Iraunkorra

Sabaiko garabiekin drastikoki murrizten dira laguntzaileek izan ditzaketen lesioak, eta iraunkorrago egiten dute etxean zein egoitzetan edo ospitaletan ematen den arreta sistema.

GURE GARABIA

Diseinu errazeko eta trinkoko operadore moderno eta berritzailea du, zeina aurrerapen handia baita, eta errail sorta sendo, diskretu eta fidagarri batek osatuta dago; horrekin guztiarekin, gure garabiek transferentziei lotutako edozein arazo konpontzeko prest daude.

Produktu sendoa, fidagarria eta diseinukoa ez ezik, profesional talde bat ere eskaintzen dugu, zeina lurralde osoan zehar banatuta baitago, 9 egoitzatan, eta zuen zalantza guztiei erantzuteko telefono bat ere bai.

Besteengandik bereizten gaituena

Tecnología de vanguardia

ABANGOARDIAKO TEKNOLOGIA

Materialik hoberenak baino ez ditugu erabiltzen, prestazio hoberenekin eta fidagarritasunik handienarekin.

Personalización

PERTSONALIZAZIOA

Egokikortasunik handiena egoera guztietan, gure soluzioen malgutasunik handienagatik eta gure instalatzaileen ezagutzengatik.

Solvencia

KAUDIMENA

50 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta 9 egoitza baino gehiagorekin Espainian, Erreka zure ondoan dago beti, garabia instalatu aurretik, instalatzen ari den bitartean eta instalazioaren ondoren.

Precio

PREZIOA

Prezioa ahalik eta gehien doitua, zerbitzua eskuragarriago izan dadin.

Arneses

ARNESAK

Abangoardiako arnesak, sistema antropometriko berritzaile bati esker primeran egokitzen direnak.

Autonomía

AUTONOMIA

Sabaiko garabiekin pertsona batzuek beren kabuz egin dezakete transferentzia, beren kabuz aritzeko gai bihurtuta.

Zer gertatzen da hondatzen bada?

Arraroa da hori gertatzea, baina gure teknikariak sabaiko garabietan prestakuntza jasotzen dute modu profesionalean eta etengabe. Hori horrela, beraz, gure garabietakoren batekin arazorik izan dela guri jakinarazi bezain laster, gure teknikari batek ahalik eta lasterren konponduko du.

Badago ordezko piezarik?

Bergaran dugun lantegitik 24 orduan Espainian ditugun egoitzetako edozeinetara iristen gara gure zerbitzuarekin. Kontsultatu hemen non dauden gure egoitzak.

Edozein etxebizitzatan instalatu daiteke?

Gure garabiak eta gure arnesek, gure instalatzaileekin batera, soluziorik sendoena eskaintzen dute eraikin mota guztietarako: egurrezko etxeak, hormigoizkoak, etxe txiki zein handiak, modernoak, zaharrak, bai eta ospitaletan, egoitzetan, ikastetxeetan eta beste leku batzuetan ere.

partikularra bazara...

Abantaila hauek izango dituzu aparte:

teknikari adituak etxean

Aditu talde bat dugu, zeina urtean batez beste 200 etxebizitza bisitatzen dituen.

enpresa sendoa

50 urte baino gehiago egin ditugu lanean, urtean 100 instalazio baino gehiagotarako.

neurrirako soluzioa

Sabaia edo atea aldatu behar bada, ADOMeko gure lankideen esku utzi dezakezu lan hori. Horrez gain, etxearen domotikan integratzen dugu garabia.

prezio egokia

Produkturik hoberena etxeetarako. Sabai baxuetarako eta prezio egokiarekin.

Egunean bertan

Instalazio gehienak egunean bertan egiten ditugu.

ustekaberik gabe

Enpresa bakarra gara sabai faltsurik altxatu gabe aurrekontua ixten duena

profesionala bazara...

Abantaila hauek izango dituzu aparte:

neurrirako soluzioa

Sabaia edo atea aldatu behar bada, gure esku utzi dezakezu. Gure teknikariek ere egiten dute hori.

tekniko adituak egoitza eraikinetan

Urtero gure teknikariak hamarka instalazioetara joaten dira, egoitzetan edo ospitaletan, eta araudi osoa betetzen dute bisita horietan.

enpresa sendoa

50 urte baino gehiago egin ditugu lanean, urtean 100 instalazio baino gehiagotarako.

ERA GUZTIETAKO SOLUZIOAK

Ospitale, eskola, ezgaituak artatzeko zentro bat edo gimnasio bat eduki zein bezero partikularra izan, seguru aurkitzen duzula transferentziarako dituzun arazoetarako soluziorik egokiena.

Ikusi Katalogoa